Gizakia, espazioa, denbora
Mostrando entradas con la etiqueta Hiritartasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hiritartasuna. Mostrar todas las entradas

2015-02-24

"El viaje de Said"

"El Viaje de Said" plastilinaz egindako film laburra da, musikala. Protagonista Said gaztea da eta inmigrazioaren ametsez eta amesgaiztoez hitz egiten du.

2013-01-29

Hiritartasuna: Espainia demokratikoa

Datorren astean, gelan, liburuan unitatearen amaieran dauden ariketak bakarka erantzungo ditugu. Liburua erabili ahal izango da eta koadernoan eskuz idatzitako laburpena ere bai. Merezi du ariketak etxetik pentsatuak ekartzea.
(Gaiaren laburpena hemen)

2013-01-10

"Eta tira eta tunba"

Espainiako sistema demokratikoa ezagutzen hasi garela, azken berrehun urteko historiari errepaso bat eman diogu gainetik, denbora tarte horretan egon diren konstituzioei erreparatuz, batez ere 1812, 1876, 1931 eta 1978. urtekoak. 
Konstituzioek ez dute bide samurra izan Espainian. Aitzitik, berrehun urte horietan gerra latzak eta bortitzak bizi izan ditugu gure artean, gerra zibilak. Horren erakusgarri daukagu Joseba Tapia trikitrilariak argitaratutako "Eta tira eta tunba" diskoa, non azken karlistadan kantatutako bertsoak jasotzen dituen. Bertsoetan agirian geratzen dira errege absolutoaren eta konstituzio liberalaren aldekoen arteko tirabirak, zurien eta beltzen arteko gorrotoa.
 

2012-11-12

Hirugarren belaunaldiko eskubideak

Bilatu egunkarietan "hirugarren belanauldiko" eskubideak aitortzea exijitzen duten erronka berrien inguruko informazioa eta iruzkin gisa idatzi sarrera honetan.
  1. Kopiatu notiziaren izenburua.
  2. Aipatu zein eskubideari buruz ari den.
  3. Txertatu notiziaren lotura edo, paperezko prentsan agertu bada, zein egunkari eta zein egunetan atera den.
Datorren asterako egin behar da.

2012-11-09

Hiritartasuna: etxean egiteko

Datorren saiorako koadernoa eguneratuta ekarri behar da 2. unitatearen 4.2 puntura arte.

2012-10-22

Malala: Giza eskubideak exijituz

Egun hauetan hitzetik hortzera dabil Malala neskaren kasua.
Gelan ikusi dugu nola gure herrialdeko legeek giza eskubideak aitor ditzaten exiji dezakegu, eta gobernuek horiek betetzeko konpromisoa har dezaten exijitu egin ditzakegun.
Malalak horixe egin du bere herrialdean, Pakistanen, baldintza gogorrenetan. Ondorioak ere latzak izan dira.
Nola ikusten duzu zuk?
Idatzi zure iritzia blogean.

2012-10-01

Idazlana: "Pertsona naiz"

Hiritartasunaren 1. unitatea amaitu dugu, "Nitik gura" izenburua duena. Gelan landu ditugun ideietan oinarriturik idazlan labur bat idatziko duzu "Pertsona naiz" izenburupean.
Idazlanak lau ideia nagusi izango ditu gutxienez, pertsonala izango da eta datorren asterako (2.A hilak 8, eta 2.B hilak 11) iruzkin gisa agetu behar da blogaren sarrera honetan.
(Idazlana egiteko jarraibideak hemen)

2011-11-11

Giza eskubideak

Datorren astean, gelan, liburuan dauden azken galderak (36. or.) bakarka erantzungo ditugu eta merezi du erantzunak etxetik pentsatuak ekartzea.