Ikasturte berriari gogo berrituekin ekingo diogu, aurreko ikasturtean ongi egindakoa hobetuz eta okerrago atera zirenak zuzentzen saiatuz.
Honatx ohar garrantzitsu batzuk lanean hasteko, berrientzat nola funtzionatzen dugun jakin dezaten eta gainontzekoentzat gogoratzeko baino ez.
Mostrando entradas con la etiqueta oharrak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta oharrak. Mostrar todas las entradas
2017-09-04
2016-10-25
Classroom etxean
Classroom gelatik kanpo ere erabili daiteke: etxeko ordenagailuan, tableta edo smartphone batean, eta edozein ordenagailu sistemarekin (Ubuntu, Windows, Android…).
Horretarako, klik egin hemen edo bilatu Google Classroom bilatzailean. Orri nagusia aterako zaizu edota mezu bat aterako zaizu saio berria hasteko. Gehitu kontua eta posta elektronikoa eskatuko dizu.
Horretarako, klik egin hemen edo bilatu Google Classroom bilatzailean. Orri nagusia aterako zaizu edota mezu bat aterako zaizu saio berria hasteko. Gehitu kontua eta posta elektronikoa eskatuko dizu.
2016-09-06
2016-06-22
Ikasturtea baloratzen
Ikasturtea amaitzear dago eta ia zer moduz joan den ikusteko unea etorri da.
Zuen iritzia jaso nahian inkesta bat prestatu dut azken egunean nahi duenak erantzun dezan.
Hemen daude emaitzak. Azken bi galderen erantzunak irekiak ziren eta laburtzen saiatu naiz. Mila esker erantzuteagatik. Zuen erantzunak datorren ikasturtean gure lana hobeto egiteko lagungarriak izango baitira. Ongi pasa udako oporrak.
2015-09-08
Ikasturte berriaren hasieran
Ikasturte berria hasi dugu eta horrekin batera berrikuntza batzuk ere izango ditugu.
Urtez urte baliabide teknologikoak txertatzen joan gara gure eguneroko lanean, beti ere jorratu nahi ditugun Gizarte Zientzietako edukien beharretara egokitzen saiatuz.
Aurtengoan urrats berri bat emango dugu eta ikasgela birtuala sortu dugu, Classroom izenekoa.
Lehengoa eta berriena uztartuz, funtzionamendua horrela izango da:

2014-09-08
Ikasturte hasierako oharrak
Blog hau eguneroko lanean laguntza tresna bat izan nahi du.
"Agenda" bat da eta, hortaz, hemen agertuko dira une bakoitzean egin beharreko lanak (etxeko lanak, azterketak...) eta epeak.
Horrez gain, gelan lantzen ari garen edukiak eta bestelako lotura interesgarriak ere bilduko ditugu blog honetan.
Eta, bide batez, komunikazio tresna bat izan daiteke, zalantzak eta abarrekoak azaltzeko iruzkinen bitartez.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)