Gizakia, espazioa, denbora
Mostrando entradas con la etiqueta Demografia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Demografia. Mostrar todas las entradas

2016-02-02

Demografian murgilduz

Egun hauetan zientzia berri batekin hasi gara lanean: demografia. Zenbat ume jaiotzen diren, zenbat adineko dagoen, ze bizi-itxaropena daukagun... eta beste galdera askori erantzuna bilatzen lagunduko digun zientzia.
Erabiliko dugun kontzeptu bat "biztanleriaren dentsitatea" da, km2 bateko zenbat jende bizi den, alegia. Begira azpiko irudia, Google Earth-eko mapa baten gainean egindako irudi bat da eta gure inguruan nolako dentsitate ezberdina dagoen erakusten digu.
Bilatu Lezo eta konparatu, adibidez, Pirinioko inguruekin.
Zein lekutan daude orban ilun eta zabalenak?

2015-02-24

"El viaje de Said"

"El Viaje de Said" plastilinaz egindako film laburra da, musikala. Protagonista Said gaztea da eta inmigrazioaren ametsez eta amesgaiztoez hitz egiten du.

2015-02-11

2. mailako azterketa (2013-03-11)

Oporretatik bueltan gaiaren azterketa egingo dugu: 2.B taldeak asteazkenean, hilak 25; 2.C taldeak ostegunean, hilak 26; eta 2.A taldeak ostiralean, hilak 27.
 Edukiak hauek izango dira:

2015-02-03

Kowloon Walled City, Hong Kong. 1990

Biztanleriaren dentsitateaz ari ginela, munduan inoiz egon den dentsitaterik handiena Kowloon "harresi hiria" izeneko lekuan eman dela komentatu dugu, 1.923.000 biztanle kilometro koadroko. Antzinako hiri zahar baten harresien artean eraikitako etxe multzo erraldoi hau 1993. urtean eraitsi eta bere lekuan parke bat eraiki zuten. Bideo honek hiriko kale estu eta ilunetan murgiltzen gaitu.

2015-01-20

Index mundi

Klik egin maparen gainean eta "Index mundi" web orrian sartuko zara.
Web orri hau oso interesgarria da Demografia aztertzeko, baina ez horretarako bakarrik. Saltseatzen baduzue, munduko eta kontinente bakoitzeko beste datu asko eta askotarikoak ezagutu eta konpara daitezke: telekomunikazioak, armadak, ekonomia, garraioak...

2015-01-09

Demografiaren iturri historikoak

XVI. eta XIX. mende bitarteko datuak ezagutzeko ezibestekoak dira parrokietako erregistroak kontsultatzea, bertan jasoak baitaude parrokian bataiatutako haurren izenak, egindako ezkontzak eta hildakoen izenak. Hona hemen lotura datu-iturri horretan murgildu nahi baduzu: Gipuzkoako parrokia liburua.
Beste tresna interesgarri bat mundu osoko parrokia liburuetan oinarrituta Family Search.helbidean aurkituko duzue.

2012-03-12

Cidade de Deus

Aurreko astean "Cidade de Deus" ikusi dugu. Pelikula bezala oso ondo egina dago, zuzendaritza, argazkilaritza, musika, aktoreen interpretazioa... Baina edukien aldetik ere interesatzen zaigu eta orain, gaiari amaiera emateko, hemen bilduko ditugun iruzkinak Demografia gaian aztertu ditugun ideien ikuspuntutik idazten saiatuko gara.

2011-02-03

2. mailako etxeko lanak (2011-02-10)

Demografiako bi fitxa datorren ostegunerako egin behar dira.
2.C taldekoek otsailaren 9rako, asteazkena.

2011-01-11

Demografia: koadernoko ariketak

Gelan hasitako lana etxean bukatu behar da.