Gizakia, espazioa, denbora
Mostrando entradas con la etiqueta Grezia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Grezia. Mostrar todas las entradas

2016-09-07

Athens, Greece


Courtesy of www.AirPano.com
Irudiak hobeto ikusteko klik egin erdialdean behean dagoen <<>> ikurraren gainean eta gero eskuineko "e" ikonoan. Sagua erabiliz noranahi mugi zaitezke eta ez baduzu ezer egiten bera bakarrik mugituko "Zorba greziarra" doinu ospetsuaren erritmoan.

2015-10-05

Partenoia

Gehienek Partenoiaren irudia aukeratzen duzue Greziako gaia ilustratzeko, eta arrazoi osoarekin, Partenoia baita Greziako monumenturik ezagunenetakoa.
Bideo honetan ikus dezakegu denboran zehar ezagutu dituen aldaketak, muino soil bat zenetik gaur egun arte.

Bideoaren amaieran Lord Byron idazle ingeles ospetsuaren poema baten zatia entzun daiteke, "Minervaren madarikazioa" ("The curse of Minerva"). Partenoiaren suntsiketatik geratzen ziren irudiak ingelesek eraman zituzten Londresera eta poema honen bitartez Byronek salatu egin zuen Ingalaterraren espoliazioa eta lapurketa. Iruzkinetan dauzkazue ingelesezko testua eta euskarazko bertsioa.

2014-10-28

Azterketa: Grezia (2014-11-03)

Datorren astelehenean, azaroak 3, azterketa egingo dugu.

Gizarteko Biltegian dauzkazue edukiak (testu liburua, ideia nagusiak eta jarduerak). Azterketatik kanpo utziko dugu "Greziako bizimodua" atala, hau da, ekonomia eta ohiturak.

2014-09-23

2. mailako etxeko lanak (2014-09- 29)

Gelan banatu dugun "Hoplitak" testua irakurri eta galderak bertan erantzun.

2014-09-11

Prometeo eta ‘pentsamendua-aurrera’


Ikasturte berria hasi dugu eta beste behin jakintzagai berriak eta ez hain berriak gureganatzeko erronkari helduko diogu. Bederatzi hilabeteko bidaia honetan –bidaia guztietan bezala–,  lagungarriak ditugu istorioak, entretenitzeko baino ez batzuetan, eta zer ikasi eskaintzen digute beste askotan. Ikasturtean abiatzeko, Prometeo titanaren mito greziarra ekarriko dugu blogera, gizakientzat oso garrantzitsua izan zen titanaren istorioa.

2013-09-17

Minos, Minotauro eta labirintoa


Kretako zibilizazioari minoikoa deitzen zaio, Minos erregea gogoratuz.
Minos Kretako erregea izan zen eta bere inguruan istorioak eta historia nahasten dira. Greziar mitologiaren arabera, Minos Zeus jainkoaren eta Europaren semea izan zen. Zeusek, zezen baten itxura hartuz, Europa neska gaztea bahitu egin zuen eta Kreta irlara eraman.
Minosek Kretako errege izan nahi zuenez, sakrifizio asko egin zizkion Poseidon ozeanoetako jainkoari eta, bera jainkoen gustuko errege zela erakusteko, itsasotik zezen bat ateraraztea eskatu zion. Poseidonek kasu egin eta zezen zuri eder bat bidali zion bere ohorez sakrifikatua izateko, baina Minosek zezena ikusterakoan gorde nahi izan zuen eta haren ordez beste zezen bat sakrifikatuz. 
Poseidon haserretu egin zen eta Minosen emaztea zezenarekin maitemin arazi egin zuen eta, Dedalo arkitektoak asmatutako mozorro baten laguntzaz, lortu zuen zezenarekin larrua jotzea. Harreman horretatik Minotauro jaio zen, zezenaren buruaz eta giza gorputzaz osaturik.

2012-09-19

Etxeko lanak 2. maila (2012-10-01)

Zer kontatzen dute Iliada eta Odisea poemek?
Zeintzuk dira poema horien protagonistak?
Akiles eta Ajax

2011-11-08

"Troya"-ri buruzko iruzkina


Iliada liburuan oinarritutako “Troya” pelikula ikusi dugu, Akilesen haserrea, Hektorren zintzotasuna, Agamenon erregearen handinahia, Paris eta Elenaren arteko maitasuna, Ulises argia... Greziako historiari eta ohiturei buruzko eszena asko ikusi ditugu, bizitzaren eta heriotzaren aurreko jarrera asko ere bai.
Ikusi dugun guztiatik zer nabarmenduko zenuke?
Iruzkinak datorren asteartea baino lehen egin behar dira. Eta ez ahaztu zuen izena jartzea.